XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iseka egiten genioan, baina hasiera batean bakarrik; gero ohitu egin gintuan:
Eta hemen gaudek hi eta biok, Iñaki.
Hirukote bat, zeinean
Kuriosoa duk, bai, gure hizkuntza.
Agian Oteizak arrazoi dik euskaldunok bizitzaren sentimendu tragikoa aspaldi gainditua dugun herria garela esatean.
Ez zekiat.
Garai batean bai beharbada, euskaldun herria ginenean, baina orain?, hik zer deritzok, Iñaki?
Hutsaren kultura al da gurea, ala hutsaren hurrengoa? Ez zekiat.
Herri mutu bat gaituk, eta mututasuna aho biko ezpata izan zitekek: jakinduriarik sakonenaren adierazgarri edota, alderantziz, sorgortasunik kamutsenaren.
Eta, badaezpadaere, nik neuk nahiago diat hitz-egin, hitzkuntza, norbaiti funtsgabeko solasa irudi dakiokeen arren; ez zaidak axolarik, eta hiri?
Hiri ere ez diat uste, Iñaki, zeren-eta, oso gaztea baldin bahaiz ere eta soldaduzka-garaiko zurrunbilo horretan murgildurik itolarrian baldin bahabil ere, konturatu bait haiz, edo konturatzen hasia, ezen irtenbidea ez datzala hire buruaren atomizazio suntsitzailean edota edozein drogaren hegaletan (alkohola, esaterako) hire buruaren berreraikuntza premiazkoa geroko geroen luzamenduen esku uztean.
Eta
Saiatzen ari gaituk, hi eta biok, duela hamalau urteko arratsalde honetan, ezein